Aurton be gazteentzako hainbat Pazko antolatu dira Bilboko Eleizbarrutian

Martiaren 19an amaitzen da gazteen Pazkoetan izena emoteko epea

Zabalik 2023ko Gazte Pazkoetan izena emoteko epea

Apirilaren 5etik 9era bitartean ospatuko dira Eleizbarrutiko Gazte Pazkoak: 6an 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak hasiko dira eta bezperan, apirilaren 5ean, 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak. Lehenengo Pazkoa Berrizen ospatuko da eta bigarrena, Begoñazpi ikastolan. 18 urtetik gorakoentzat, barriz, Pazko Hirurrena otoitz giroan eta isiltasunean bizitzeko proposamena egiten da.  Berrizko Mesedetako Misiolariakaz batera antolatu da eta Berrizen (Barnezabal etxean) izango da apirilaren 5etik 9ra bitartean.

Bittor Madariaga Eleizbarrutiko Fede Zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kideak azaldu deuskunez, Gazte Pazkoetan “gure fedearen gertaerarik handiena, Jesusen berpizkundea batera bizi eta ospatzen dogu”. Eleizbarrutiko talde desbardinek egun horreek konbibentzian pasetako aukerea izaten dabe, alkar ezagutuz, alkarregaz lanean ibiliz, ondo pasatuz…

Ines Gutierrez Euskalerriko Eskautak Bizkaia federazinoko Heziketa arduraduna da eta Gazte Pazkoetan parte hartzen dau begirale moduan. Gutierrezek esan deuskunez, ekintza diferenteak egiten dabez: Hirurreneko egun bakotxaren esanahia aztertzen dabe, egun bakotxeko liturgia ezagutu eta ospatzen dabe, mendira urteerak egiten dabez…

Zezeilaren 6an zabaldu zan 2023ko Gazte Pazkoetan izena emoteko epea eta martiaren 19a da hori egiteko akabuko eguna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular