Zainketen aldeko euskal ituna eraikitzen

Kongresuak mugarri izan nahi dau zaintza eredu publiko eta kumunitario baterako bidea

Zainketei buruzko Kongresua azaroaren 15 eta 16an Donostian

Belaunaldi desberdinak lotuta / Bizkaia Irratia

Kongresua Azaroaren 15 eta 16an Donostiako Tabakaleran. Zainketa-lanak bizitzeari eusten deutso eta gizarteak egituratzen ditu, baina desberdintasuna bere adierazten eta erreproduzitzen dau. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna, baina baita jatorriaren arabera bere, zaintzen dabezan pertsona gehienak emakumeak diralako, eta euretariko asko, migratzaileak. Desbardintasun hori bizitzan zehar behar diran eta jasotzen diran laguntzen arteko harremanaren ondorio be bada. Pertsonok mota, intentsitate eta iraupen desberdineko laguntzak behar ditugu. Eta sektore publikoaren erantzukizuna da eskubide modura aitortutako laguntzetarako sarbide unibertsala bermatzea, pertsona guztiek euren bizi-proiektua autonomiaz garatu ahal izan dagien.

Euskadiko zainketa-eredua erabat eraldatzen dabil. Zainketa-lanaren ardura familiei eta, azken finean, emakumeei leporatzen deutsen eredu batetik gatoz. Eredu “familista” da, tradizionala Mediterraneoko herrialdeetan, baina bidebakoa eta bardintasuna bermatzen ez dauana. Horregatik, azken bi hamarkadetan, urrats sendoak emon ditugu zainketen gizarte-antolaketarako eredu baterantz,  erantzukizuna eta lidergoa sektore publikoari dagokio eta.

Gai hau lantzen dira Lau Haizetara saioan Aliane Arruti Bizitzen Fundazinokoa, Matxalen Legarreta EHUko soziologea, Elena Rikondo Saiaz Mankomunidadeko gizarte langilea eta Martin Zuñiga Deustuko Unibertsitatekoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular