Santurtziko ospitaleko zaintza aringarrietako unidadetik 700 paziente igaro ziran 2023an

Maialen Akarregi: "Zaintza aringarriak batzutan zeinuakaz eta laztanakaz egiten dira"

Zaintza aringarriei buruzko podcastak San Juan de Dios ospitalean

Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko zaintza aringarrietako unidadeko kideak / Bizkaia Irratia

Ospitaletako zainketa aringarriak ikusarazteko Viviendo en la frontera izenaz podcastak argitaratuko dabez hilero, Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko kideek. Bizitzaren eta heriotzaren arteko muga horretan dagozan pertsonei laguntzen, arlo ezbardinetako profesionalak dabilz zainketa aringarrien unidadean. Euretako bat Maialen Akarregi erizaina da. “Askotan gure lanean bizitzaren eta heriotzaren arteko muga txiki horretan egiten dogu lan. Familiei zaintza honeek badagozala ikusarazo gura deutsegu eta San Juan de Diosen egiten dogun lana hedatu nahi dogu” azaldu deusku Akarregik gaur Goizeko Izarretan.

Podcastetako gaiak ezbardinak izango dira, eta podkastak hilero argitaratuko dabez. Zainketa aringarrietan dagozan pertsonei zelan laguntzen deutsen esan deusku Akarregik. Alde fisikoa zaintzen dabe, baina baita emozionala be.

24 ohe daukiez zainketa aringarrien unidadean San Juan de Dios ospitalean. Unidade horretan egiten dan lana ikusarazoteko podkast honeek Ivoox, Amazon, Youtube eta Spotifyn entzun ahalko dira. Hilero bat kaleratuko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular