Bizkaiko adinekoen egoitza barriak bizikidetza unidadeak izango dira

Lourdes Beaskoetxea BFAko Iraupen Luzeko Zaintzen koordinatzaileagaz berbaz jardun dogu

Zaintza eredua aukeratzeko zeri begiratu behar deutsagu?

Lourdes Zurbanobeaskoetxea (BFA) / Bizkaia Irratia

Bizitzearen azkeneko urteak heltzen diranean, aukera bi egoten dira mahai gainean. Alde batetik, norberaren etxean bizitea, bakarrik edo zaintzaile baten laguntzeagaz. Beste alde batetik, adinekoen egoitzaren batera joateko aukerea dago. Erabagi zuzena hartu ahal izateko kontuan hartu behar diran erizpideak zeintzuk diran galdetu deutsagu gai honetaz asko dakian aditu bati. BFAko Iraupen Luzeko Zaintzen koordinatzailea Lourdes Zurbanobeaskoetxea izan dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.

BFAk herri batzutako (Leioa, Elorrio, Getxo…) erresidentziak 25 lagun baino gitxiagoko bizikidetza unidade bihurtu ditu eta etorkizunean eregiko diran barriak eredu horretan oinarrituta sortuko dira. “Euren artean gehiago ezagutzen dira, egoiliarrak eta familiak oso pozik dagoz, etxe baten moduan dagoz” azaldu desku Zurbanobeaskoetxeak. “Gauzak aldatu behar dira eta hasieran ez da erraza baina profesionalak be pozik eta konbentziduta ikusten dodaz” gaineratu dau.

Etxean bizi diran adinekoen edo menpekotasun bat dabenen zaintzaz be berba egin deusku Lourdesek, baita pertsonek bizitzearen amaiera horretan heriotzeagaz daben harreman barriari buruz be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00