Garagarrilaren 1etik 31ra bitartean 125 gaztek Euskal Herria zeharkatuko dabe

Martiaren 8ra bitarteko epea dago

Zazpigarren Euskarabenturan parte hartu nahi dozu? Emon izena azkar

Euskarabentura / Bizkaia Irratia

Abian da zazpigarren EuskarAbentura. Aurten be, 125 gaztek Euskal Herria oinez eta euskeraz zeharkatzeko erea izango dabe garagarrilean. Lagun artean sortu zan ekimen hau orain dala zazpi urte. Aisialdian eta euskeraz gazteei aukera bat emotea izan zan asmoa. Ideiak aurrera egin eban eta antolatzaileek balorazino oso positiboa egin dabe orain artekoaz.

Emon izena

www.euskarabentura.eus orrialdean emon daiteke izena martiaren 8ra bitartean. “Hautagaitzak 2024” orrialdean sartu beharko dira eta bertan hautagaiaren eta tutore edo gurasoen datuak bete ostean, aurkezpen bideo bat eta proiektua aurkeztu beharko dabez. Bideoa, minutu batekoa izan behar da. EuskarAbenturan izena emotearen zergatia edo espediziotik itxaroten dana aipatu daiteke bideoan. Proiektua barriz, sei formatu desbardinen artean aukeratu beharko dabe izena emoten dabenek. Gai desbardinak emoten dira horretarako. Apirilaren 24rako behin-behineko hautatuen zerrendea argitaratuko da webgunean. Maiatzaren 2ra bitarteko epea daukie ostean plazak baieztatzeko. Batan batek atzera egingo baleu, zerrendan hurrengo dagoanak dauka aukerea. EuskarAbentura, garagarrilaren 1etik 31ra bitartean egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular