Gripeari zelan egin ahal jakon aurre azaldu deusku gaurkoan Juan del Arco geure botikariak Bizkaia Irratiko Farmazia tartean. Hamaika botika dagoz gripearen sintomei aurre egiteko. Baina, zeintzuk dira aproposenak? Del Arcok dinoenez, sintomen arabera medikamentuak aldatu behar dira.
Gripeak lau sintoma ditu: sudurreko kongestinoa, eztula, buruko mina eta sukarra. Horren harira, erremedio ezbardinak dagoz sintoma bakotxaren arabera. Buruko minarako parazetamola da egokia, sukarrerako bezala. Sudurreko kongestinoari aurre egiteko histaminaren aurkakoak gomendatzen dira. Eztulari jagokonez, motaren araberakoa da erabili behar dan botika. Eztul lehorraren aurka eztulkontrakoen erabilera gomendatzen da. Aldiz, eztula produktiboa danean hobe medikamenturik ez erabiltea.
Edozelan be, Del Arcoren arabera, benetan eraginkorrak diran botikak aukeratzean dago gakoa, publizidadeari edo izen ona daben produktuei kasurik egin barik: “Sintometara hobekien egokitzen dan sendagaia erabili behar da”.