Batxilergoa eta LHko gradu bat eskainiko dabe Karrantzan

"2013an bozkatu ez eben gazte askok orain eretxia emn gura dabe" esan deusku Raul Palacios alkateak

Zezenketei buruzko erreferenduma egingo dabe abenduaren 8an Karrantzan

Karrantza Harana / Bizkaia Irratia

Abenduaren 8an egingo dabe Karrantzan zezenketakaz jarraitu ala ez erabagiteko galdeketea. Orain hamabi urte be egin zan eta orduan egitearen aldekoak nagusitu ziran. “2013ko galdeketan parte hartu ez eben gazte asko dagoz orain eta euren eretxia emon nahi dabe” esan dau Raul Palaciosek, Karrantzako alkateak Goizeko Izarretan saioan.

Gazteak eta hezkuntza

Karrantzako Institutoan hurrengo ikasturtetik aurrera Batxilergoa eta Lanbide Heziketako gradu bat eskainiko dabez.  “Hezkuntzarako sarbidea hobetu egingo dau herriko gazteen artean. Erabagia garrantzitsua da gazte eta familientzat. Gaur egun ez dago autobus zerbitzurik Balmaseda edo eta Sopuertara joateko” adierazo dau alkateak.  Administrazio kudeaketako gradua 2025-2026 ikasturtean jarriko da martxan eta Batxillergoa 2026-2027an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00