EBI sareko ikastetxeek makina bat proiektu barritzaile eta interesgarri erakutsi zituen atzoko STEAM azokan. Ortuellako San Felix ikastolan egin zan, eta bertara eroan zituen egitasmoak ikastetxe guztietako ikasleek: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxiller eta Lanbide Heziketakoak egon ziran.
Ikastetxean landutako proiektuak erakusteaz gain, gazteek egindakoaren ganeko azalpen argi eta zehatzak emoten zituen. Jentetzea batu zan San Felix ikastolan eta Ortuellako pelotalekuan egindako azokan. Hasiera ekitaldi ofizialean parte hartu eben On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Jokin Bildarratz hezkuntza sailburuak eta Saulo Nebreda alkateak.
Bizkaia Irratiak EBI sareko hainbat ikastetxetako gazteekin egin eban berba. Hona hemen eurek esandakoak:
Berakruz ikastola
Iparragirre ikastola
San Felix
Arrantza eskola
San Fidel – Batxiller
San Fidel – Lehen Hezkuntza
Zulaibar
San Viator
Sagrado Corazón