Steam azokea egin eben Eleizbarrutiko ikastetxeek atzo Ortuellako San Felix ikastolan

Zientziarako bokazinoa sustatzea da STEAM disziplinen eta atzoko azokearen helburuetarikoa

Zientzialari belaunaldi barriak EBI zentroetan

EBI sareko ikastetxeek makina bat proiektu barritzaile eta interesgarri erakutsi zituen atzoko STEAM azokan. Ortuellako San Felix ikastolan egin zan, eta bertara eroan zituen egitasmoak ikastetxe guztietako ikasleek: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxiller eta Lanbide Heziketakoak egon ziran.

Ikastetxean landutako proiektuak erakusteaz gain, gazteek egindakoaren ganeko azalpen argi eta zehatzak emoten zituen. Jentetzea batu zan San Felix ikastolan eta Ortuellako pelotalekuan egindako azokan. Hasiera ekitaldi ofizialean parte hartu eben On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Jokin Bildarratz hezkuntza sailburuak eta Saulo Nebreda alkateak.

Bizkaia Irratiak EBI sareko hainbat ikastetxetako gazteekin egin eban berba. Hona hemen eurek esandakoak:

Berakruz ikastola

Iparragirre ikastola

San Felix

Arrantza eskola 

San Fidel – Batxiller

San Fidel – Lehen Hezkuntza

Zulaibar

San Viator 

Sagrado Corazón

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular