GIRA Mujeres programea Coca Cola enpreseak bultzatutako ekimena da. 18 eta 67 urte bitarteko emakumeen artean ekintzailetza bultzatzeko ekimena da. Enplegua bilatzen daben edo negozio ideia bat garatu gura daben emakumeei zuzentzen jaken prestakuntza-programea da. 2016az geroztik, danetara, 19.925 emakumek parte hartu dabe GIRA Mujeres programan.
Ziortza Llano Martínez gordexolatar gaztea da euretako bat. Aniztasun funtzionala daukien personei eta euren familiei zuzendutako zaldiz lagundutako terapia zentro bat dauka Gordexolan. Ziortzak azaldu deuskunez, betidanik euki dau argi aniztasun funtzionala daukien personakaz lan egingo ebala, persona horreen bizi kalidadea hobetzeko. Amets hori eta bere zaletasuna, zaldiak, buztartu dauz. Igaz, 2022an, Tipi Tapa zentroa martxan jarri eban. Prozesua ez da erraza izan. Emakumea eta gaztea izatea oztopo izan dira. Zailtasunik handiena finantziazinoa izan da.
Llanok Fisioterapia gradua ikasi eban, ostean pediatrian espezializau zan eta jarraian Arreta Goiztiarreko masterra egin eban Euskal Herriko Unibersidadean (EHU). Zaldiakaz lagundutako terapia graduondo bat be egin eban. “GIRA Mujeres programeari esker, nire negozioa kudeatzeko formakuntzea hobetu dot, baina batez be nire egoera bardinean dagozan beste emakume batzuk ezagutu dodaz. Hori be garrantzitsua izan da”, nabarmendu deusku Ziortza Llanok.