Udan Zornotzako Barnetegian 12 eguneko sei ikastaro eskaintzen dabez

"Poloniatik edo Txiletik be ikasleak etorten dira" azaldu dau Gotzone Bilbaok

Zornotzako Barnetegitik 100 ikasle baino gehiago igaroko dira udan

Barnetegiko eraikin nagusia / Zornotzako Barnetegia

Zornotzako Barnetegiak udan 12 eguneko sei ikastaro eskaintzen dauz eta ikasleek eguneko 8 eskola ordu daukiez. Barnetegian irakurmena, gramatikea eta mintzamena lantzen dabez, besteak beste.  Euskeraz bizitea eta euskerea erabiltea da helburua. Horretarako eskolaz kanpoko ekintzetan kulturea, kirola eta musikea buztartzen ahalegintzen dira. “Egunero ekintza desbardin bat antolatzen dogu. Egun baten Laidara kanoetan joaten dira, gaur adibidez, ikasleak trenez Gernikara joango dira” esan deusku Gotzone Bilbaok, Zornotzako Barnetegiko zuzendariak.

Garagarrileko lehen hamabostaldiko ikastaroan buru belarri murgilduta dagoz. Euskal Herritik kanpoko jentea be batzen da barnetegian. Neguan Txilekoak be joan dira, baina kanpoko jente kopuru handiena udan izaten dabe. “Etxepare programeari esker AEBtatik edo Europatik ikasle asko datoz” esan dau Gotzone Bilbaok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00