"Orain arte 60 gaztek emon dabe izena eta 10-18 urte bitarteko jokalariak behar doguz" esan dau Irati Lejarragak

Irati Lejarraga: "Neskek 14 urte betetean, Zornotzan, ez dabe futbolean jarraitzeko aukerarik"

Zornotzan MareAmore emakumeen futbol talde barria sortu da

Irati Lejarraga (MareAmore futbol taldearen bultzatzailea) / Bizkaia Irratia

Zornotzan Mare Amore, emakumeen futbola sustatzeko klub barria sortu dabe. Hainbat lagunen ekimenez, hutsune bati urtenbidea emoteko asmoz sortu dabe Mare Amore. Denporaldi hasieran ekin eutsen proiektuari eta proiektuaren barri emon deusku Irati Lejarraga bultzatzaileetako batek.

Adin batetik aurrera, neskek 14 urte betetan dabezanean, ez daukie herrian jarraitzeko aukerarik. Gehienak Arratiara doaz, baina batzuk laga egiten dabe. Zornotzan Sociedad Deportiva Amorebieta futbol taldea daukie, baina klub horretan ez dago emakumeentzako talderik. Denporaldi barriari begira, kadete mailarako jokalariak beharko leukiezala esan deusku Lejarragak. 10-18 urtekoak. Orain arte egindako izen emotean, klub barrian 60 gazte apuntau dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular