Andrea Zaldua Zubileta Zuazoko jokalariagaz egin dogu berba. Soldata bi kobrau bark dagoz, eta Rocasa jatorke

Soldata bi kobrau barik dagoz Zuazoko jokalariak baina indartsu dagozala dino Andrea Zaldua albokoak

Zuazoko jokalariak, gogor ekiteko prest

Zubileta Evolution Zuazo Barakaldo Eskubaloi Taldeak erronka bi daukaz une honetan. Bata kirol arlokoa eta bestea ekonomikoa. Denporaldi honetako soldata bi hontxe kobrau ditue jokalariek. Lau hilabetean kobrau barik egon eta gero, bi ordaindu deutsiez.

Andrea Zuazo albokoagaz egin dogu berba. Pozik dagoz soldata bi kobrau dituelako. Baina, hondino beste bi falta jakezala nabarmendu dau. Eta, hainbat jokalariri, aurreko urteko soldataren bat be zor deutsiela. Finanatziazino pribadu handiagoa behar dau klubak.

Finantziazino publikoari buruz be egin dau berba Zalduak. Uste dau, esate baterako, udal laguntzak emoten dituenean, kontuan hartu behar dabela klub bakotxaren errealidadea. Hau da, ze mailatan jokatzen dauen, emakumeen ala gizonen kirola dan eta abar. Emakumeen goi mailako kirolarentzat laguntza handiagoa eskatu dau.

Kirol arloan, maileari eustea da Zuazoren helburu nagusia. Denporaldi honetan partidu bi irabazi eta beste bi bardinduta dago. Erronka horri ekiteko oso indartsu dagozala esan deusku Zalduak. Bera Beraren aurka galdu eta gero, Rocasa jatorke Lasesarrera. Lehenengoaren aurka ezin izan eben, baina bigarrenaren kontra zergaitik ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular