Miren Elgarresta zuzendariak lanean jarraitu beharra azpimarratu dau

Emakunderen aurtengo kanpaineak adineko emakumeen aurreritxi txarrakaz amaitu nahi dau besteak beste

“Zuetaz Harro”, edadeko emakumeak gogoan

"Zutaz Harro" kanpainaren kartela / Emakunde

Emakundek Zuetaz Harro kanpainea jarri dau abian martiaren 8a dala eta. Leloak dinoanez, ahaldundutako emakume bakotxaren atzean ahalduntzea bultzatu dauan beste emakume bat dago. Emakumearen nazinoarteko egunaren leloa, Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu dau kanpainea, Emakunde, hiru foru aldundiak eta EUDELen eskutik. Emakume adindunek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen da, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.

Aurreritxi negatiboakaz amaitu

Kanpaina honen bitartez era berean, emakume nagusietaz daukaguzan aurreritxi negatiboakaz amaitu nahi da, askotan esaten dalako matxistak dirala eta iraganeko pentsamenduak daukiezala. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak, gai honeri be emon deutso garrantzia Bizkaia Irratian egindako adierazpenetan. Besteak beste, CIS edo ikerketa sozilogikoen espainiar zentruak egindako ikerketaren emaitzen ganean, Emakundek farmazilariei indarkeria matxista kasuak antzemateko eskeiniko deutsien prestakuntzaz, Eneko Anduezaren adierazpenetaz, Dani Alvesen kontrako sententziaz edo kazetaritza matxistearen behatokiaz be egin dogu berba Elgarrestagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular