Gorakada antzerki taldearen lan honi dramaturgiaren Feten saria jaso dau aurten

Kritikariek goraipatu egin dabe Gorakadak Jean Gionok idatzitako testuari egindako egokitzapena

“Zuhaitzak landatzen zituen gizona” antzezlanaren bideak aurrera jarraitzen dau

Euskal Herrian zein kanpoan hainbat emonaldi eskeini ostean, urritik maiatzera bitartean, hitzordu ugari daukaz Gorakada taldeak “Zuhaitzak landatzen zituen gizona” antzezlana eskaintzeko. Orain arte harrera oso ona izan dauala esan behar, publiko aldetik emonaldi oso jentetsuak izan ez arren. Fran Lasuen, Sandra Fernandez Agirre eta Unai Zelaia dira aktore protagonistak lan honetan. Jean Gionok idatzitako jatorrizko testua egokitu dau Gorakadak. Istorio honetan, Elzear Bouffer artzaina da pertsonai nagusia. Kemenaz ari dan antzezlana dala esan daiteke. Fran Lasuen musikaz be arduratu da. Bere lana, eszenografia eta Sandra Fernandez Agirre aktorearen lana goraipatu dabe kritikariek. “Zuhaitzak landatzen zituen gizona” antzezlanak dramaturgia onenaren Feten saria jaso dau aurten. Horrek bultzada handia emon deutsiela esan deuskue konpainiatik. Aurreko astean Getxon eskeini zan eta maiatzera bitartean, Kanarietan, Valentzian, Malagan edo A Coruñan eskeiniko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00