Ihauterietako giroaz kantatu dabe 5. mailako ikasleek

Zurbaran eskolan grabatu doguz aste honetako bertsoak

Zurbaran eskolako bertsoak

Zurbaran eskolako 5. mailako gaztetxoak / Bizkaia Irratia

Ihauteriak izan dira Zurbaran eskolako gaztetxoek aste honetako Zortziko Txikia irratsaioan kantautako bertsoetan aipatu daben gaietako bat. 5. mailako ikasleek ikasturtean lantzen dabizanaren adibidetzat hainbat bertsoaldi prestatu dabez.

Bertsoak jolaserako be balio dabela erakusteko, lau bertso-asmakizun be prestatu dabez, entzuleak asmatu dagiazan.

Zortziko Txikia irratsaioa Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan astero eskaintzen dogun irratsaioa da. Horretarako, Bilboko Udalaren laguntza daukagu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular