Athleticek Osasuna, Bartzelona edo Real Madrid izango dau aurkari kopako finalaurrekoetan

Zozketea astelehenean egingo dabe (13:00). Lehoiek ondo gainditu dabe Valentzia (1-3) eta laugarrenez sailkatu dira jarraian finalaurrekoetara
Athleticeko jokalariak gola ospatzen / Bizkaia Irratia

Athleticek finalaurrekoetarako txartela lortu dau barriro. Azken lau denporaldiotan halantxe izan da. Partidu bakarreko kanporaketetan ez dabe hutsik egiten zurigorriek. Oraingo honetan, Valentzia kanporatu dabe 1-3 irabazita. Ernesto Valverdek Herrera eta Muniain zelairatu ditu hasieratik. Zarragaren eta Sanceten tokia hartu dabe, eta ondo urten dabe aldaketek. Lehoiak gehiago izan dira hasieratik eta amaierara. Agirrezabalak gelditu bi egin ditu partidu amaieran, baina bestela ez dau euki lanik.

Iker Muniainen golak aurreratu ditu zurigorriak. Iñaki Williamsek buruz itxi eta kapitanak ez dau parkatu. Handik minutu gitxira De Marcosek bere atean sartu dau gola, Valentziaren erdiratze bat urrundu nahian. Baina lehen zatia amaitu aurretik bigarrena sartu dau Nico Williamsek. Barriro be Iñakik itxi dau baloia Nicok errematau daian. Bigarren zatian Valentziak sakatu dau, baina Athleticek hirugarrena sartu dau. Nico Williamsi eginiko penaltia adierazi dau epaielak, eta Mikel Vesgak sartu dau. Azkenean 1-3.

Ernesto Valverde oso pozik agertu da hedabideen aurrean. Jokalariek lan ona egon dabela nabarmendu dau. Muniainen eta Herreraren lanagaitik itaunduta, aukera horrek ondo urten dauela erantzun dau. Beteranoak dirala, eta holako partiduak jokatzen badakiela. Valverdek gaineratu dau taldeak urterik urte lortu dauela kopako finalaurrekoetara sailkatzea. Horrek zeozer esan nahi dauela. Orain zozketeari itxarotea baino ez dago. Finalaurrekoetako aurkaria Osasuna, Bartzelona edo Real Madrid izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular