Elordi indartsu dago lehen final handirako

Elordi-Zabaleta ligako onenak izan dira binakako txapelketan eta, orain, txapela janztea da helburua
Aitor Elordi pelotea jotekotan / Aspe Pelota

Binakako Txapelketa Nagusia une erabagigarrira heldu. Domekan jokatuko dabe finala Nafarroa Arenan. Elordi-Zabaletak Laso-Imazen aurka jokatuko dabe. Material aldetik ez dago ezelako arazorik. Laso-Imazenak biziagoak dirala esan dabe eurek. Jokoari jagokonez, Laso-Imaz hobeto heldu dirala emoten dau. Finalaurrekoetako lehen partidu biak irabazi zituen, eta hirugarrenerako sailkatuta egozan. Elordi-Zabaletak gehiago sufridu dabe. Ligan onenak izan eta gero, finalaurrekoetan ozta-ozta sailkatu dira.

Finalaurrekoetako lehen partidua ondo irabazi eben Peña-Mariezkurrenaren aurka. Bigarrenean ezin izan eben Laso-Imazen kontra. Elordik ez eban jokatu ondo. Halanda be, azkenean, irabazteko aukerea euki eben. Elordik lehen txapelketa handia dau. Partidu hori gogoan dauka, baina badaki ohiko mailea emoten badabe, txapela euren buruan ikusiko dabela. Indartsu dagoela dino. Gogotsu, Bizkaira ekarteko txapelaren zati bat. Gainera, Altunari eta Tolosari eskaintzeko aukerea be eukiko dabe. Izan be, Tolosaren lesinoak erreztu eutsen finalerako bidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular