Iñigo Martinez Osasunaren kontrako partidurako deialdian

Ondarrutarra Kopako finalderdirako aukeratutakoen artean sartu dau Valverdek, hiru hilabeteren ostean
Zurigorriak Lezaman entrenetan / Athletic Club

Athletic Errege Kopara itzuliko da eguazten honetan, 21:00etatik aurrera Sadarren, CA Osasunaren aurka. Zurigorriek Iruñea bisitauko dabe Gironaren aurkako partidu txarraren ondoren. Gorritxoek, aldiz, gezitxoa gora begira daukie, Sevillan irabaztetik datoz eta aspaldian ez dabe kopako finalerdirik jokatu, beraz, Sadarren giro itzela itxaroten da.

Valverdek 23 jokalari eroan dauz Iruñeara. Nobedaderik nagusiena Iñigo Martinezen itzulerea da, edo gitxienez deialdira itzulerea. Zemendiaren 13tik ez dau jokatzen, Alziraren aurkako partidua izan zan ondarrutarraren azkena, faszitisak ia lau hilabetez zelaietatik kanpo itzi eban eta. Zuri-gorrien azken partidua katastrofikoa izan zan berdegunean, baina baita bajei jagokenez be. Nico Williams zerrendatik jausi zan partidua hasi aurretik, eskuin belauneko alboko lotailu bihurritu baten ondorioz, baina “in extremis” Kopako hitzordura heldu da. Yerayk 68. minutuan zelaia itzi behar izan eban abduktoreetan mina eukalako, eta Raul, nahiz eta Gironaren aurkako partidua amaitu, etxera joan zan ezkerreko artikulazino akromioklabikularreko lesino bategaz. Baina hirurak prest dagoz Iruñerako.

«Irabaztera joan nahi dogu»

Ernesto Valverdek prentsaurrekoa emon dau partidaren aurretik, eta argi itzi gura izan dau maiatzaren 6an Sevillara heldu gura badabe, kontzentrazinoa eta tentsinoa ezinbestekoak dirala: “Estatistika orainaldian idazten da, eta finalera pasatu gura badogu, bi partida on egin beharko doguz. Neurketaren tentsinoa eta grina kudeatu behar doguz, alkar ez gainditzeko”. Klubarentzat lehiaketa hau berezia da, eta Valverdek badaki. Horregatik, helburua bi partiduak irabaztea dala argi itzi dau, eguaztenekoagaz hasita: “Ez dogu espekulazinorik egingo, irabaztera joan nahi dogu. Burutik kendu behar da itzulerako partidu bat dagoala. Partidua lehenengo minututik jokatu behar dogu». Aurkariari jagokonez, lehia oso parekatua izango da: «Bere zigilua daukan aurkari sendoaren aurka jokatuko dogu. Gure antza dauka gauza askotan. Kanporaketa parekatua da, biok gagozan legez gagozalako”. Partiduaren azken ordukoak 20:30etatik aurrera Jokoan saioan, Bizkaia Irratian

DEIALDIA

Agirrezabala, Ispizua, Vivian, Iñigo Martínez, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, I. Lekue, Vencedor, Yuri, De Marcos, Zarraga, Capa, Raúl García, Balenziaga, Adu Ares y Paredes.

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00