Eusko Jaurlaritzak automatikoki onartuko dauz Nafarroako eta Iparraldeko euskera tituluak

Hemendik aurrera ez da beharrezkoa izango dekretua aldatzea euskara-titulu barriak balioztatzeko
Euskeraren erabilerarako kanpaina bat / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzak euskeraren ezagutza egiaztatzen daben titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzari buruzko dekretu bat aldatzea onartu dau, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak emondako euskera-titulu ofizialak automatikoki eta balio osoz autortzeko. Aitorpen automatiko hori Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde egiaztatzaileen kasuan be gauzatuko da (IVAP, HABE eta Hizkuntza Eskola Ofiziala).

Orain arte, Baliokidetzaren Jarraipen Batzordeak aldez aurretik azterketa teknikoa egitea eskatzen eban euskera-titulu bat baliozkotzeko. Dekretu barriaren ondoriozko aitorpen ofizial hori automatikoki egingo da, azterketa teknikorik egin beharrik barik. Beste barritasun bat da hemendik aurrera ez dala beharrezkoa izango dekretua aldatzea euskera-titulu barriak baliokidetasun-esparruan sartu ahal izateko; aitzitik, nahikoa izango da Hizkuntza Politikan eskumena dauen sailburuaren agindu bat, eta egokitzapen horreek IVAPen eta HABEren webguneetan jasotzea herritarrei eta erakundeei informazinoa emoteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular