Jaurlaritzak trenbidea bikoztuko dau Gernika eta Bilbo arteko maiztasuna bikozteko

Lanei esker trenbide-trazaduran dagozan bi trenbide pasagune kendu ahalko dira Zugastieta inguruan
Trenbidea / Bizkaia Irratia

Garraio Sailak trenbidea bikoztu egingo du Zugaztietan Gernika eta Bilbo arteko maiztasuna bikoztu ahal izateko.  Lanei esker trenbide-trazaduran dagozan bi trenbide pasagune kendu ahalko dira. Eusko Jaurlaritzako  Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, lizitazinora atara dau Amorebieta-Bermeo linean, Zugaztietan, Muxikako udalerrian, trenbidea bikozteko eraikuntza-proiektua.

Lehiaketan parte hartu gura daben ingeniaritzek 270.000 euroko aurrekontua eta 12 hilabeteko epea eukiko dabe azterlana idazteko. Autzaganeko tunelaren urteera inguruan egingo da bikozketa, Zugaztietako
geltokiraino, 2.000 metro inguruko tartean. Esku-hartze horri esker trenak gurutzatu ahalko dira Amorebietako geralekuaren eta Zugaztietako geltokiaren artean. Horrela, puntako orduetan Gernikatik Bilborako zerbitzuen maiztasunak bikoztu gura dira, ordu erditik 15 minutura. Azterlanak, besteak beste, obrak egiten diran bitartean zerbitzuagaz jarraitzeko behar diren trenbidearen behin-behineko desbideratzeen definizinoa jaso behar dau. Era berean, trazaduran dagozan Sitxeseko eta Presosteko (zerrategia dagoen lekuan) trenbide-pasaguneak kentzea bere aurreikusiko dau proiektuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00