1973ko Kopako txapeldunek omenaldia izan dabe San Mamesen

Athleticek 1973ko Kopako txapeldunak omendu dauz
1973ko kopako txapeldunak San Mameseko omenaldian / Athletic Club

50 urte atzera, 1973ko ekainaren 29an, lehoiek Kopako titulua altxatu eben, historian hogeitairugarren aldiz, Club Deportivo Castellon taldea 2-0 irabaziz. Garaipenak algara sortu eban zelaian, harmailetan, aldagelan eta, ondoren, Bilboko kaleetan burututako ospakizun erraldoian. Orain, mende erdi beranduago, Athleticek talde horretako kideak omendu dauz, jada gure artean ez dagozan jokalariekiko aitortza bereziarekin.

San Mameseko Ipar Aretoan egindako ekitaldian, Club Deportivo Castellon taldeko ordezkaritza bat egon da: Manolo Clarés, 1973ko finalean parte hartu zuen futbolari mitikoa, eta Jose Maria Arquimbau, Castelló hiriko kazetari ezaguna eta talde zuribeltzeko mendeurreneko batzordeko kidearen presentziarekin. Halaber, CD Castellón-eko zuzendaritza batzordeko kide Simon Taylorrek be eskertza mezua helarazi deutso Athletici. Baita 1973ko finalean, elastiko zuribeltzarekin, parte hartu eban Vicente Del Bosquek ere.

Ekimenean zehar, Klubak «betiereko eskertza» azaldu deutse bost hamarkada atzera Kopan garaipena erdietsi eben jokalari zein teknikariei. San Mameseko hitzorduan, Angel María Villar, Daniel Astrain, Carlos Ruiz, Javier Clemente, Jose Mari Igartua, Jose Miguel Aizpuru, Juan Carlos Vidal, Miguel Navarro, Rafa Viteri, Txema Lasa eta Víctor Marro egon dira. Eurekin batera, Felix Zubiaga, Fidel Uriarte, Jose Angel Iribar, Natxo Biritxinaga eta Jose Angel zein Txetxu Rojoren senideek be omenaldian parte hartu dabe. Guztiei, Athleticek beren izen eta zenbakiekin serigrafiatutako retro estiloko kamiseta bat oparitu deutse, «Txapeldunak» modelokoa, 1973ko finalean inspiratutakoa hain zuzen ere.

Aipatzea, arrazoi ezberdinengatik bertaratu ezin izan daben jokalariei edo euren senidei, Klubak elastikoa bidaliko deutse. Denek, modernitatearen ateak ireki eban talde horri egindako aitortza ekitaldia zinez eskertu dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular