Finetworkek ez dau emakumeen futbol ligako diru babesa ordaindu

Enpresak adierazo dau ez dabela ordaintzeko betebeharrik, ez ebelako ezer sinatu, nahiz eta ligako babesle ofiziala izan
Athletic eta Realaren arteko partidua F ligan / Bizkaia Irratia

Emakumezkoen futbolaren profesionalizazioaren lehen urteak eskandalu barri bat lagako dau. Hasieran hitzarmen kolektiboa izan bazan, gero erreferendumak eta telebista-eskubideak, orain F Liga astindu egiten dau babesle nagusiak ez ordaintzeak: Finetwork. Lehiaketari eta logoei, publizidadeei, emonaldiei, kromoei… izena emon deutsenak ez dauz ordaindu denboraldiaren hasieran hitzartutako 4 milioi euroak.

Teresa Rivera, Finetworkeko marketin zuzendariak, holan erantzun dau albisteari: “Ez dogu inolako kontraturik sinatuta ez klubekin, ez emakumezkoen ligarekin. Klubei ordaintzeko betebeharra, jakina, ez dogu ulertzen. Ez deutsogu inori ordaintzeko betebehar hori aitortzen”.

Erantzun horren aurrean, galdera logikoa da ia zergatik itxi deutsen beren izena alde guztietan ikusgai egotea. “Ez gagoz behartuta, ez dogu kontraturik. Futbolariakaz kontraturik ez dogula baieztatzen dot “, gehitu du Finetworkeko arduradunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00