Hilabete falta da Lemoan egingo dan Bizkaiko Erromeria Egunerako

Egunean zehar kontzertuak, herri bazkaria, bertsolariak, herri kirol erakustaldiak eta umeentzako ekintzak egongo dira
Bizkaiko Erromeria Eguna / Bizkaia Irratia

Lemoan egingo da urriaren 17an Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizinoa. Aurtengo egunagaz, euskal kulturaren transmisinoa bultzatu eta belaunaldi ezbardinak alkartzeko espazio bat sortu gura dabe. Bizkaiko Foru Aldundiak, Danok Pro kooperatibak eta Lemoako Udalak antolatutako hitzorduak, euskal musikea eta herri-kulturea izango dauz ardatz. 20 erromeria-talde baino gehiagok hartuko dabe parte.

Egun osorako egitaraua prestatu dabe, eta kontzertuez gainera, herri bazkaria, bertsolariak, herri kirolak eta umeentzako jarduerak egongo dira. Besteak beste, Korrontzi, Lorratz, Lehian eta Trikizio taldeek joko dabe. Antolatzaileen esanetan, belaunaldi ezbardinak alkartzea eta euskal kulturaren transmisinoa sustatzea da helburua.

Egitarau osoa laster aurkeztuko dabe, baina ekitaldien barri Instagram bidez emoten dabilz. Herri bazkariko txartelak be salgai dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00