Marcelino, Marseillako entrenatzaile barria 2025a arte

2022ko udan Athletic laga ebanetik talde barik egon da entrenatzaile asturiarra
Marcelino Athletic Clubeko entrenatzaile ohia / Athletic Club

Marcelino Marseilla Olympique-ko entrenatzaile barria izango da. Egun batzuk eztabaidatu ondoren, entrenatzaile asturiarrak talde frantziarraren eskaintza onartzea erabagi dau.

Entrenatzaile asturiarrak bi urterako (2025) kontratua sinatuko dau, atzerrian izango dauan lehenengo taldearekin. Marseillako Olympique izango da Marcelinoren lehen abentura atzerrian. Espainian egindako ibilbide luze eta arrakastatsuaren ostean (Valentzia, Athletic, Sevilla eta Vilarreal) Frantziako klub garrantzitsuenetako batek fitxatu dau oraingoan.

Horrela, Frantziako klubak Pablo Longoria presidentearen ‘aspaldiko’ baten zerbitzuak bereganatuko ditu, biek alkarregaz behar egin ebelako Valentzian eta adiskidetasun handia dabelako. Hain zuzen bere, zuzendari espainiarraren papera funtsezkoa izan da Marcelinok Olympique Marseillaren eskaintzea onartzeko.

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular