Andoni Iraola, Bournemoutheko entrenatzaile barria 2025a arte

2023ko bagila arte Rayo Vallecanon egondako entrenatzaile euskalduna, Premierrera abiatu da
Andoni Iraola Rayorekin izandako azken partiduan / Europa Press

Andoni Iraola euskal entrenatzailea eta Athleticeko jokalari ohia Ingalaterrako Premier Leagueko Bournemouth taldearen aulkian egongo da hurrengo bi denboraldietan, klubak astelehen honetan iragarri dauenez.

Iraolak Premierreko taldeagaz sinatu dau, Rayo Vallecano taldetik aldendu ondoren. Talde horrekin ez eban kontratua barriztau, La Ligako azken denboraldian hiru ikasturteko abentura arrakastatsu bat amaitu eta hamaikagarren postua lortu ondoren. Usurbildarra izan zan 2019-2020 kanpainan taldea Lehen Mailara igotearen eragile nagusietako bat. Azken denboraldietan Europako txapelketen lehian aritu dan Rayoren ‘orkestra zuzendaria’. Iraolaren lorpen handienetako bat bere taldea 2021-2022 Errege Kopako finalerdietan sartzea izan zan, Ligan Bartzelona, Real Madril eta Atletico Madrili irabazteko gai izango zan talde sendo bat eregiz.

Lehenago, Mirandes Bigarren Mailara eroan eban 2019-2020 denboraldian, klubaren historian bigarrenez. Bere teknikari ibilbidea Zipreko AEK Larnacan hasi eban, taldea Europa Ligako multzoen fasera sailkatuz.

Eskuin hegaleko jokalari ohiak 551 partida jokatu dauz profesionaletan Athletic Cluben eta New York Cityn, eta orain Bournemouthen proiektu barriagaz bat egingo dau, Gary O ‘Neil entrenatzailea kaleratu ostean.

“Espainian eukan kontratua uda honetan amaitzen zanez, azkar jokatu nahi genduan. Kontinenteko beste klub batzuek gura eben entrenatzailea zan eta bere joko estiloa faktore garrantzitsua izan da erabagi hau hartzeko garaian. Espainian euki dauzen lorpenak benetan izugarriak izan dira, eta ziur gagoz gizon egokia dala gure hurrengo kapitulua gidatzeko”, adierazo eban Bill Foley Bournemoutheko jaube eta presidenteak.

Gainera, udan fitxaketa barriakaz “talde sendoa” sortzea espero dau agintariak, Iraolari taldearen egoera “sendotzeko aukerarik onena” emoteko.

Euskal entrenatzailea garagarrilan hasiko da lanean aurredenboraldian, klubak berak baieztatu eban bezala. Hibernian eta Maccabi Tel Avive izango dira bere lehen aurkariak, garagarrilaren 13an eta 16an, hurrenez hurren, jokatuko diran bi lagunartekoetan. Ondoren, Bournemouthek Atalanta eta FC Lorient hartuko dauz hilabete horren amaieran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular