“Aire Zabalean” kontzertuak Euskaldunan

Eder & Alain eta Música Invisible egongo dira
Euskalduna Jauregia goikaldetik / Euskalduna Jauregia

Ziklo barria izango da Aire Zabalean.

Itsaso Txikian kontzertuak: bihar, 19:00etatik aurrera, Eder & Alain bikoteak Soul, Jazz eta Bolero doinuak ekarriko dauz Euskalduna Bilbaoren kanpoaldera, itsasadar ondoan dagoen lakuan kokatutako eszenatoki flotagarrian.

ROOF Euskalduna Terrazan kontzertuak: Domekan 13:00etan, Música Invisible pianistaren emanaldia zazpigarren solairuan kokatuko terrazan. ‘Música de cine’ izenekoan, pelikuletako soinu bandak jorratuko dauz 600 metro karratu inguru eta bista paregabeak daukazan talaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular