Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy eta Underworld, 2024ko Bilbao BBK Live jaialdian

Khruangbin, Parcels, Always, Ezra Collective, Sen Senra, El Columpio Asesino eta Zea Mays be Kobetamendin izango dira garagarrilarren 11tik 13ra
Sharon López-en argazkia / BBK Live jaialdia

Bilbao BBK Live jaialdiak gaur iragarri dauz 2024ko edizinoko lehenengo izenak. Danetara, 29 artista eta talderen izenak aurreratu dabez. Kartel buruen artean, Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy eta Underworld taldeak izango dira Kobetamendin, garagarrilaren 11tik 13ra bitartean. Aitatutakoez gain, Khruangbin, Parcels, Overmono, Folamour AV, Los Bitchos, Jordan Rakei, Ezra Collective, Floating Points, JPEGMAFIA, Alvvays, Noname, Mulatu Astatke, Cymande, Death from Above 1979, Ralphie Choo, Jimena Amarillo, Queralt Lahoz, Sen Senra, Derby Motoreta´s Burrito Kachimba eta Nerve Agent be iragarri dabez.

Eusko labeldun artistek eta taldeek be euren lekua izango dabe 2024ko edizinoan. Zea Mays, El Columpio Asesino, Shinova eta Airuren zuzenekoez gozatzeko aukerea egongo da.

Sarrerak

Zemendiaren 29ko 10:00etatik abenduaren 1eko 10:00ak arte, bonuak prezio berezian erosteko erea egongo da Bilbao BBK Live jaialdiaren webgunean. Salmenta orokorra, barriz, abenduaren 1eko 10:01ean hasiko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular