Kanada, Peru eta Frantziako hitzorduen ondoren, Euskal Selekzinoa Skyrunner Word Series-en parte hartzera itzuli zan Schlegeis 3000 Skyrace hitzordu austriarrarekin. Ainara Urrutiak, Oihana Zubillagak, Aitor Ajuriak eta Aitor Zunzunegik osatzen eben euskal espedizinoa Zillertaleko Alpeetan. 25 nazionalitateko korrikalariek 34 kilometro eta 2.400 metroko desnibel positiboa eukien aurretik.
Lasterketa gogorra izan zan, non meteorologiaren ondorioz, ekaitz arriskuagatik, aurreikusitakoa baino ordubete lehenago ekin behar izan eutsoen txapelketari. Goizeko 6etan eman eutsoen hasierea Raschtl presan. Gizonezkoen lasterketea Manuel Merillasek, Robert DeLorenzik eta Daniel Antoniolik osatutako taldeak egindako akatsak markatu eban. Ez ziren Riepengrateko kontrol postutik igaro eta 20 minutuko
zigorra jaso eben. Egoerea horrek bidea utzi eban Sebastian Poesy gailendu zedin 3:52:01eko denborarekin, William Boffelli italiarra oso gertutik jarraituta (3:52:45).
Aitor Ajuria izan zan gure ordezkaririk onena eta maila bikaina erakutsi eban. Otxandiokoa seigarrena izan zan (4:01:41) eta lasterketearen azken zatia luze samarra egin jakon arren, postu horri arazorik gabe eutsi ahal izan eutson sailkapen nagusian puntuak batzen jarraitzeko. Bestalde, Aitor Zunzunegi ez zan eroso egon eta ez eban helmuga bere denpora objektiboan gainditu (4:42:36). Hala be, lasterkari euskaldunak hamazazpigarren postua lortu eban.