Folklorea eta herriko jaiak izango dira protagonista Leioaren 500. urteurreneko zikloan

Haizea Ormaetxea eta Ander Navarro dantzariek folkloreaz eta tradizinoez egingo dabe berba irailaren 24an
'500 urte, hamaika begirada' kartela / Leioako Udala

Leioako 500. urteurrenaren harira antolatutako 500 urte, hamaika begirada zikloaren barruan, folklorea eta herriko jaiak izango dira hurrengo solasaldiaren ardatzak. Saioa irailaren 24an egingo da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko frontoian, eta euskeraz izango da. Haizea Ormaetxea eta Ander Navarro dantzariek hartuko dabe parte hitzorduan, eta herri-kulturagaz lotutako hainbat gai jorratuko dabez. Besteak beste, tradizinoek eta ospakizunek belaunaldiz belaunaldi izan daben ibilbidea, komunidadearen barruan daukien balioa, eta herri baten izaera eta historia ulertzeko egiten daben ekarpena izango dabez berbagai.

Leioaren bost mendeko historia beste ikuspegi batetik

Solasaldia urtean zehar egiten dabilzan ekitaldien barruan kokatzen da, Leioaren azken 500 urteetako historia ikuspegi desbardinetatik ezagutarazoteko asmoagaz. Oraingoan, folkloreak eta herri-adierazpenek protagonismoa hartuko dabe, iraganeko ohiturak eta gaur egungo Leioa lotuz.

Zikloak, ganera, beste sei hitzordu izango ditu urte amaierara bitartean. Leioaztarrek hurrengo solasaldietan jorratu gura dabezan gaiak proposatu ahal izango dabez, Udalaren webgunean eskuragarri dagoan formularioaren bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00