Gaur, egunak aurrera egin ahala eguraldia aldatzen joango da. Goizean giro eguzkitsua nagusituko da, eta zerua nahiko garbi egongo da ordu gehienetan. Halan da be, eguerdi aldera behe-hodeiak ugaritzen hasiko dira, mendebaldetik ekialdera, eta zerua apurka-apurka estaltzen joango da.
Haizea indartu eta euria helduko da
Arratsaldetik aurrera, hodeiak barnealdera zabalduko dira eta, orduak pasatu ahala, zerua gero eta lainotuago egongo da. Egunaren amaieran, zerua estalita geratuko da eta ipar partean euria egiteko aukera handituko da. Beraz, eguraldiaren aldaketa nabarmenagoa izango da arratsaldean eta batez be egunaren azken orduetan.
Haizeari jagokonez, ipar-mendebaldekoa izango da nagusi eta arratsaldean indartu egingo da kostaldean. Gainera, bolada gogorrak jo leikez, batez be itsasertzean.
Tenperaturei jagokenez, maximoak udako balioetan mantenduko dira, baina astelehenekoak baino baxuagoak izango dira. Hortaz, beroa ez da aurreko egunekoaren bestekoa izango, eta arratsaldean giro freskoagoa nabarituko da.