Antzoki ibiltaria Bilbao City Viewen izango da barriro, uriko leku esanguratsuenetan zehar ikuskizuna eskaintzeko. Bisita aurrera joan ahala, emonaldiko protagonistek speech formala desitxuratzen dabe eta Bilboko eta musikako pasadizu bihurtzen dabe. Maitane Zalduegi zuzendariaren eskutik dator antzezlana eta Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina eta Iñaki Maruri dauz protagonista. Hauexek espero dabe jendez betetea.
Emonaldia garagarrileko asteburu guztietan izango da, 10:30, 12:00 eta 13: 30etan. Guztira ordubeteko iraupena izango dau eta uriko kale nagusiak zehartuko dauz. Plazak mugatuak dira. Sarrerak eskuragarri dagoz antzokiibiltaria.com webgunean.
Itsasontziz gidatutako ibilpideak
Luis Choya Almaraz Ingurumenaren Historiarako Interpretazio Zentroa eta Portua Fundazioak eta Bilboko Itsasadarrak ibilpide gidatuak antolatu dabez Itsasadarran (Barakaldon) fabriquen uria eta bere historia hurbilagotik ezagutzeko. Ekimenaren urteerak garagarrilaren 22an, 29an eta irailaren 9an, 16an eta 23an izango dira. Garagarrileko ibilpideetan parte hartzeko izen-ematoa hilaren 6an, eguena, edegiko da eta 13ra arte egongo da eskuragarri HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) bidez. Iraileko bidaietarako izen-ematoa abuztuaren 16tik 28ra edegiko da.