Hasi da gripearen eta COVID19aren aurkako txertaketa kanpainea

Osasun sailburuak txertoa hartzera animau dauz herritarrak

Gripearen eta COVID19aren birusari aurre egiteko tresnarik eraginkorrena txertoa dala gogoratu dau gaur Gotzone Sagardui sailburuak. Osakidetzak gaur hasi dau COVID19aren eta gripearen aurkako txertaketa kanpainea.

Hasteko arrisku taldeetako pertsonei ipiniko deutsiez txertoak. Osakidetzak 63.000 hitzordu baino gehiago emon dauz dagoeneko txertoa ipinteko.

Eta txertoa ipinteaz gain, Osasun sailburuak azpimarratu dau maskarea oraindik oso neurri erabilgarria dala kolektibo ahuletako pertsonentzat eta bereziki, sintomak daukiezanentzat, nahiz eta derrigorrezkoa ez izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular