Astegoien honetako planak Bizkaian: garagarrilaren 28tik 30era

Ezagutu Bizkaian astegoien honetaz disfrutetako aisialdi eskeintzarik onena

Algortako jaiak

Algortak San Inazio jaiak ospatuko dauz, herriko plazan zirkua eginez egun osoan zehar. 08:30ean, txipiroi lehiaketarako izen-emotea Bihotz Alaian, 13:00etan aurkezpena eta sari banaketa 17:30ean. Programazino osoa getxo.eus webgunean

Getxo

LEKUA: Algorta
DATA: Garagarrilaren 28a

Su Ta Gar taldearen emonaldia

Su Ta Gar laukote eibartarraren kontzertua, 30 urte baino gehiago agertokietan daroana, “Alarma” disko berria aurkeztuko dau Lemoan emongo dauan kontzertuan. Oso gatxa da generoa definitzea, Su Ta Gar besterik ez da. Modu lasaiagoan, baina edozein kasutan bereizgarri dauan esentzia eta indarra galdu barik. Ziin and the Melody Breakers izango dira teloneroak.

Lemoa

LEKUA: Lemoa
DATA: Garagarrilaren 29an
ORDUA: 23:00
PREZIOA: Doan

Indarkeria matxistarik gabeko jaiak Getxon

Getxoko Udalak zuzeneko arretako gune moreak jarriko ditu udalerriko festarik jendetsuenetan, eta, aldi berean, gomendioak emango ditu biktimei harrera egiteko eta haiei laguntzeko, erasorik izanez gero. Ekintza horiek izango dira aurtengo kanpainaren oinarria, “Indarkeria matxistarik gabeko egunak eta gauak” lelopean. “Emakumeok jaiak askatasunez, egunez eta gauez bizitzeko eskubidea dugu. Kanpaina honen bidez, jai-guneetan begirada feministak piztu nahi ditugu, eta horietan parte hartzen duten eragile guztien konpromisoa eta inplikazioa bilatu”, nabarmendu dau Amaia Agirre alkateak.

Getxo

LEKUA: Getxo
DATA: Garagarriletik irailera

“Gernikarte 2023”

Garagarrilaren 13tik irailaren 13ra “GERNIKARTE 2023” urteroko edizinoa egingo da Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Bertan, Urdaibai eskualdeko 16 artistaren lana ikusi ahal izango dogu. Erakusketea garagarrilaren 13an zabalduko da, 13:00etan. Astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:30era. Zapatu, domeka eta jaiegunetan itxita.

Informazino gehiago eta sarreren salmenta kulturagernika-lumo.eus webgunean.

Gernika-Lumo

LEKUA: Kultur Etxea
DATA: Garagarrilaren 13tik irailaren 13ra
ORDUA: Astelehenetik barikura: 10:00 – 13:30
PREZIOA: Doan

“Dantza Plazetan”

Erromeriak, dantza-alardeak, kalejirak, haurrentzako dantza-ikuskizun ibiltariak eta erraldoien desfileak plazetan eta kaleetan gozatu ahal izango dira doan, euskal dantzak eta folklorea hurbildu, sustatu eta balioesteko asmoz, plaza publikoetan: Batasuna Arraizbide Dantza Taldea, Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Deustuko Folklore Taldeak, Gaztedi Dantzari Taldea, Goi-Herri Dantza Taldea, Ibai-Arte Dantza Taldea, Irutasun Dantzari Taldea, Ondalan Erraldoien Konpartsa, eta Salbatzaile Dantza Taldea.

Programazino osoa kulturabarrutik.eus webgunean

Bilbo
LEKUA: Bilbo

Olatz Salvadorren emonaldia

Olatz Salvador kantautore donostiarraren kontzertua, “Aho Uhal” bere azken lanarekin, 12 abestiko proposamen landua, Alaia Martín edo Ane Labaka bezalako artisten ekarpenekin letretan eta Rozalén edo Iván Ferreiro ahotsetan.

Amorebieta – Etxano

LEKUA: Zornotzako Zubiondo plaza
DATA: 2023ko garagarrilaren 26a
ORDUA: 22:30
PREZIOA: Sarrera doan

Bilbao Blues Festaren edizio berria

Silvia Marsók eta Del Toro Blues Bandek emongo deutsie hasierea Bilbao Blues Festari. Silvia Marsó aktoreak eta Del Toro Blues Bandek “Blues & Roots” ikuskizuna taularatuko dabe, musika eta antzezpena uztartzen dituana, eta musika baltzaren ariman barrena ibilbidea egiten dauana, Mississippi ibaiaren ertzeko bluesaren jatorritik Harlemgo Pizkundera arte, 1929an

Bilbo

LEKUA: Guggenheim Museoa

DATA: 2023ko garagarrilaren 27a
ORDUA: 19:30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular