Tenperaturak gora gaur

Giro eguzkitsua astea hasteko

Astelehenean tenperaturak igotzen segiduko dau. Maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira,  batez be Kantauri isurialdean. Giro eguzkitsua izango da, nahiz eta goizean goi-hodeiak agertuko diran. Goizaldean eta goizean goiz, ipar partean, behe-hodei batzuk izan daitekez hondino. Hego-ikutuko haize ahula ibiliko da; arratsaldean ipar-ekialdekoa. Egunaren azken orduetan haizea hegoaldetik finkatuko da barriro eta indarra hartuko dau.

Itsasoa

Hego-osagaiko haizea ibiliko da 2ko indarragaz. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 2-3ko indarragaz; azken orduetan hegoaldetik finkatuko da, 3ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, itsaskirriko guneakaz arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 m inguruko olatuak altxauko dauz; egunaren bigarren partean, 2 m ingurukoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00