Nekazaritza eta arrantza

Gernikako Urriko Azken Astelehenean 293 saltoki

Bizkaia Irratiak zuzeneko programazinoa eskainiko dau gaur Gernika-Lumotik
Azokako postuetariko bat / Turismo Urdaibai

Euskal Herri osoko ekoizleek euren produktuak salgai jarriko dabez nahiko jendetsua izango dan gaurko azoka berezian. Gernika-Lumoko udaletik dinoe 120 mila bisitarien langa gainditu gura dabela. Hori gertatzen bada historiako hitzordurik jendetsuena izango litzateke Gernikan. Hori bai, biharko Bizkaibuseko lineetan deituta dagoan grebak bisitarien etorrerea baldintzatu leike. Segurtasun protokolo handiko eguna izango da Gernikan. Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, udaltzainek eta suhiltzaileek 70 lagunen segurtasun taldea osotuko dabe larrialdiren bat balego horri aurre egiteko.

Saltokiei jagokenean 66 Artekalen jarriko dabez, Domingo Alegria kalean 20, Industria kalean 40 postu, Juan Calzadan 30, Pasealekuan 50 eta San Juanen 28. Goizeko 09:00etan nekazal produktuen lehiaketea hasiko da eta sariak hainbat kategoriatan bananduko dabez. Eguerdiko 12:00etan Merkurio Plazan Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita bertsotan arituko dira. Honen ostean produkturik onenen sariak emongo dabez eta eguerdiko 13:30etan gaztairik onenaren erdia enkantean salduko da. 2019an pieza horren truke 6.600 euro ordaindu ziran. Amaitzeko arratsaldeko 18:30etan zesta partiduak izango dira Jai Alai pelotalekuan.

Bizkaia Irratiak “Goizeko Izarretan”, “Zorionagurrak” eta “Lau Haizetara” saioak Picasso kalean egongo dan estudio berezitik eskainiko dauz. Goizeko 08:00etan BFAko Ahaldun Nagusia Unai Rementeria alkarrizketatuko dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular