Kirolak
Emakumezkoen taldean, Realeko atezain izan dan Adriana Nanclaresek atea indartuko dau, 2027arte. Athleticek akordio sendoa lortu dau Realaren atezain titularragaz. Gazteak 21 urte daukaz eta 40 partiduko esperientzia dauka maila gorenean. Hori gitxi balitz Erreginaren Kopa bat dauka bere palmaresean. Aurrera Vitorian eta Oiartzunen emon ebazan lehen pausuak, Zubietara heldu aurretik.