Aurredenporaldiko lehen partiduaz hausnartu dau Manex Agirrek

Athleticek Mexikon jokatu eban aurredenporaldiko lehen partidua

Athleticek 2-0 galdu dau Chivasen aurka

Galarreta Mexikoko partiduan / Athletic Club

Athleticen aurredenporaldiko lehen partidua izan dogu. 2-0 galdu dabe lehoiek Chivas de Guadalajararen aurka Mexikon. Gernikako Arbola tituloa penaltietan galdu eben (San Mameseko emaitza berdindu eben) 2-0ko porrotagaz.

Gogoratu behar dogu Chivasek ligaren laugarren jardunaldian dagoala, lider gainera, eta lehoiek 8 egun bakarrik daroezala entrenetan.

Taldeak itxura pobrea emon eban atzo. Lehen zatiko hamaikakoan Hugo Rincón eta Beñat Prados izan ziran hoberenak. Junior Bita, beste lehoikume gazteak ez eban lehen zati ona egin, urduri samar egoan erdilaria.

Bigarren zatian Galarretak eta Unai Gomezek taldearen aurpegia pixka bat garbitu eben, baina baloia atzetik ateretan huts itzel bat euki eban taldeak eta bigarren gola opari eutson talde mexikarrari.

Azkenik, penaltietan Raul Garciak eta Unai Vencedor izan ziran huts egin ebenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular