Athleticek 0-0 berdindu dau Racingen aurka

Iñigo Vicente lehoi ohia izan zan Racingeko hoberena
Iñigo Vicente eta Iñaki Williams atzoko partiduan / Athletic Club

Athleticek 0-0 berdindu dau Racingen aurka. Partidu gogorra eta geldoa egin eben lehoiek, azpimarratzeko izen bakarra Galarreta izan zan, aurredenporaldian titular postua irabazteko arrazoi firmeak emoten ari dala.

Gainera, Yerayk kolpe bat izan eban eta aldatu behar izan zan lehenengo zatian, badirudi ez dala gauza larririk.

Txingurrik bloke zaharra eta konfidantzazkoa eraman eban Kantabriara, eta taldeak azken hileetako joko geldoa erakutsi eban. Lehoikume eta jokalari barriak zerbait gehiago emon eutsien taldeari, baina betiko arazoa agertu zan: taldeak ez dauka golegilerik.

FITXAKETAK ATHLETICKO RADARREAN

Ofiziala da Julen Jon Guerreroren fitxaketa Romarekin. Jokalari gaztea lagatuta doa Italiako kapitalera, hurrengo urterako salmenta klausularekin, non Real Madrilek %50ko etorkizuneko erosketa zatiagaz geratzen da.

Jon Guruzeta lehoikumeak Sestao Riverrek fitxatu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular