Bakioko Udalak, musika arloko zenbait adituren laguntzaz, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Musika Astea antolatu dabe aurten be.
Ekimen honen XXXVII. edizioa dogu dagoeneko. Garagarrilaren 17tik 20ra bitartean 4 kontzertu izango dira Andra Mari elizan, 20:00etan, eta sarrera doakoa eta libre izango da; era berean, Musika Asteari amaiera emateko azkeneko emanaldia, folk musikakoa, kiroldegian egingo da, doan, garagarrilaren 28an.
Jaialdiaren egutegia hurrengoa izango da:
Andra Mari Parrokian, 20:00etan:
Garagarrilaren 17an
- Joshua Edelman & Xabi Arakama
- Traditions & Tradizioak
Garagarrilaren 18an
- «Urrundik»
- Olatz Saitua (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa), Eugenio Tobalina (gitarra)
Garagarrilaren 19an
- Oñatiko Ganbara Abesbatza
Garagarrilaren 20an
- Magna Boskotea
Kiroldegian, 20:00etan:
Garagarrilaren 28an
- Iñaki Palacios & The Gael´s