Euskadik Florentzia Emilia-Romañari emon deutso Tourreko urteeraren erreleboa

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak atzo emon eutsan lekukoa Florentziako alkateari
Frantziako Tourraren etapa bat / Tour de France

Euskadik Florentzia Emilia-Romañari emon eutson Tourreko urteera handiaren erreleboa adierazten dauan garaikurra atzo Parisen.

Domeka honetan Juan Mari Aburto Bilboko alkateak “Trophy Tour” dalako garaikurra emon eutsan Dario Nardella Florentziako alkateari, Frantziako Tourraren 110. edizinoari amaierea emongo deutsola podium ekitaldian. 2024ko Grand Départa Florentzia Emilia – Romañatik abiaraziko da.

Ziortza Villa eta Julián Sanz ultrafondistek, 2022an Paristik Bilboraino pedalei eraginez, ia gelditu barik ekarri eben garaikur bera da. 48 ordu baino gitxiagoan 1.000 kilometro baino gehiago egin ebezan, Donostia, Gasteiz eta Amorebieta-Etxano zeharkatu ondoren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00