Bizkaia Irratia

Hilaren 31n helmugaratuko da Getxon EuskarAbentura 2023

Ekitaldi bana egingo dabe Bizkaia Zubian eta Muxikebarrin
EuskarAbentura 2023ko espedizinoa / Bizkaia Irratia

Hilabete osoa Euskal Herria zeharkatzen emon ondoren, datorren astean helduko da helmugara EuskarAbentura 2023. Garagarrilaren 31n, goizeko 10:30ean, Bizkaia Zubia zeharkatuko dabe 125 gazteek eta lantaldeak, Portugaletetik Getxora. Areetako Zubia plazan ondo etorria emongo deutsie espedizinoari Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusiak eta Amaia Agirre Getxoko alkateak.

Bilbotik Getxora, ibaian behera

Modu ahaztuezinean egingo dabe jzioquitarrek eta xerpek aurtengo azkenengo etapea. Bilboko Pio Baroja pantanalean itsasontzi batek hartuko dauz eta, Ibaizabal ibaian behera, Portugaletera iritsiko dira. Bizkaia Zubia zeharkatuko dabe Getxoraino eta zubi aurrean dagoan Zubi plazan ondo etorria emongo deutsie espedizinoari Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Getxoko Udaleko ordezkariek. Ordu erdiko ekitaldiaren ostean, Areetatik Algortara egingo dau bidea marea laranjak, Areetako Kaia pasealekuan gora. Algortako San Nikolas plazan harrerea egingo deutso Jai Batzordeak EuskarAbentura 2023ri eta amaiera ekitaldia Muxikebarri Zentroan izango da.

Hemen daukazue eguneko ordutegia:

09:00 – Pio Baroja pantanalean hartuko dauz itsasontziak gazte eta xerpak.

10:00 – Bizkaia Zubian, Portugaleteko aldean, itxiko dauz itsasontziak gazte eta xerpak.

10:30 – Harrera Ofiziala egin deutsie ordezkariek espedizinoari, Getxon, Bizkaia Zubiaren parean.

11:00 – Azken etapea egingo dau espedizinoak Areetatik Algortara, Areetako Kaia pasealekuan gora.

11:45 – Algortako Jai Batzordeak harrera egingo deutso EuskarAbentura 2023ri, San Nikolas plazan.

12:30 – Muxikebarri Zentroan izango da EuskarAbentura 2023ko amaiera ekitaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular