Athleticek bosgarren postua ziurtatu gura dau Balaidosen

Nico, Muniain, Guruzeta, Sancet eta Yuri ez dira deialdian sartu
RC Celta-Athletic 22/23 / Athletic Club

RC Celtak Athletic hartuko dau eguazten honetan 22:00etatik aurrera, maileari eusteko borrokan beste pausu bat emoteko helburuagaz. Galiziarrek bost puntuko aldea dabe Cadizekiko eta hiru puntuak behar dabez arnasa hartzen jarraitzeko. Zurigorriek garaipen bakarra lortu dabe azken sei neurketetan eta datorren denboraldian Txapeldunen Ligan lehiatzeko aukera gitxiei eutsi gura deutsie. García Verdurak (Kataluniako batzordea) zuzenduko dau Pizarro Gómezekin VARean.

Ernesto Valverderen taldeak 5 baja ditu: Nico ez da egongo iskietan gainkarga bat daukalako, Muniainek kolpe bat jaso dau koadrizepsean, Sancetek eta Guruzetak sendatze lanetan jarraitzen dabe eta Yurik ez dau bidaiatuko txartel horiengaitik. Paredes, Yeray, Galarreta eta Olabarrieta lehoikumea deialdian sartu dira.

“Gorago joaten saiatu behar dogu”

Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini dau eguazteneko partiduari begira: “Gora begira gagoz. Oraintxe bertan laugarren, bosgarren edo seigarren izan gaitezke. Kontuak argi dagoz. Aukerak dagozan bitartean, beti gorago joaten saiatu behar dogu. Egia da gatxa jarri dala, baina lehiatu egin behar da, eta prest egon behar dogu amaierara modu onenean ailegetan saiatzeko”.

Aurkaria mailari eusteko lehian dabil, eta halan ikusten dau Ernestok: “Jaitsiera jokoan dauan aurkari baten aurka jokatuko dogu, giro handiarekin bere zelaian eta gure zain egongo da, gogor ekiteko. Joko aldetik oso ondo ikusten dot, jokatzeko estiloa eta moduak aldatu dabez, erasoko puntu gehiago bategaz, eta konfidantza handiagoa dabela somatzen da. Baikorrak dira, salbazinoa pausu batera dabe eta ondo egiten ari dira. Ikusiko dogu horri guztiari aurre egin diezaiokegun”.

DEIALDIA

Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, I. Williams, Dani García, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Adu Ares, Prados, Egiluz, Unai G, Jauregizar, Hugo Rincón y Olabarrieta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular