Iruñan Otxandorena-Ionek 35-27 menperatu ebezan Jabalera-Barricart

Nafarroako txapelketako lehen jardunaldia jokatu zan zapatuan
Iruñako erremonte aurkezpena / Fundación Remonte Euskal Jai Berri

Zapatuan Iruñeko Nafarroa Arenako Kirol Etxean Nafarroako txapelketako aurkezpena izan zan.

Txapelketaren dinamikari dagokionez, azaldu eben final-laurdenak ligaxka moduan jokatuko direla, eta bertan parte hartzen daben bost bikoteek (ZEBERIO II-SALDIAS, UTERGA-AGIRREZABALA, OTXANDORENA-ION, JABALERA-BARRICART eta MATXIN III-OTANO) elkarren aurka jokatuko dabela.

Puntuaziorik onena lortzen daben lau bikoteak finalerdietara igaroko dira, eta lehen sailkatuak laugarrenarekin jokatuko dau eta bigarrenak hirugarrenarekin.

Azkenik, finalerdiak irabazi dabezan bi bikoteek finala jokatuko dabe, aurreko urteetan bezala, Zubirin, torneoaren enpresa babeslearen egoitzan, Magnesitas Navarras, S.A.

Gainera, lehenengo jardunaldia jokatu zan. Otxandorena-Ionek 35-27 menperatu ebezan Jabalera-Barricart. Lehenago, Sagaseta-Baztanek 26-30 irabazi eben Oses-Agirrezabalaren aurka.

Bigarren jardunaldia hurrengo zapatuan jokatuko da, garagarrilak 29, Elizondon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular