Datorren domekan, irailak 03, arratsaldeko 18.00etatik aurrera, Nafarroako Forua Komunidadearen 2023ko XVIII. Erremonte-Sari Nagusiak bere jardunari ekingo deutso final-laurenetako ligaxkako zazpigarren kanporaketa jokatuz Zeberio-Saldias Matxin III-Otanoren aurka.
Lehenengo partidua Otxandorena eta Jabalera aurrelarien artekoa izango da, Mitxeo eta Leatxe gazteak, hurrenez hurren. Remonte Fundazinoak Donezteben dauen prestakuntza-egituratik ateratako lau erremontisteagaz.
Final-laurenetako ligaxka azken fasean sartuko da eta, ezin danez bestela izan, jaialdi hau erabagigarria izango da finalerdietarako sailkapena lorteko. Zeberio II.a-Saldiasek, gitxienez, 31 tantu egin beharko leukiez sailkapen hori lorteko, eta ez dagoz Donezteben jokatuko daben kanporaketako emaitzaren menpe, Jabalera- Barricart, horreegaz azken postua jokatzen ari baitira finalerdietan sarteko.
Matxin III.a-Otanok finalerdietarako txartela dabe jada, baina, edozelan be, garaipena beharko leukie final-laurenetako ligaxkako sailkapeneko bigarren postuan mantentzeko eta ligaxka horretan lehen postuan geratzen dan bikoteagaz finalerdien kurutzatzea saihesteko. Artaxoako frontoiaren ezaugarriak dirala eta, orain arte bisitauako beste pelotaleku batzuk baino mantsoagoa eta zorrotzagoa baita, Saldias eta Otano atzelarien lana erabagigarria izango da. Saldias eta Otano dira koadruko atzelari indartsuenak eta ziurrenik fisikoki gehien jasaten dabenak. Beraz, partiduaren erritmoa ondoen eusten dauenak izango dau arrakastarako aukera gehien. Hareen errendimenduaren arabera, beren ikaskideak pelota bilatuko dabe amaitzeko eta norgehiagoka honetan ustez dagoan bardintasun teorikoa desnibeleten saiatzeko.
Hori guztia Artaxoako jaien aurreko astearen barruan egiten dan jaialdi baten barruan. Izan be, herri horrek erremontearen aldeko apustua egin dau dauela urte batzuetatik hona. Modalitate horrek oso harrera ona dau udalerriko zaleen artean, eta horrek giro polita iragarten dau frontoian.
FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKAKO BEHIN-BEHINEKO SAILKAPENA
Behin-behineko sailkapena, lehenengo sei kanporaketen ondoren, honako hau da:
1- Otxandorena-Ion
2- Matxin III-Otano
3- Uterga-Agirrezabala
4- Zeberio II-Saldias
5- Jabalera-Barricart