Ariane Ochoa getxotarra final laurdenetara sailkatu da Kaliforniako Challenger Series txapelketean

Nadia Erostarbe zarauztarrak be lortu dau klasifikazinoa
Ariane Ochoa getxotar surflaria / Basque Team

Ariane Ochoa getxotarra eta Nadia Erostarbe zarauztarra final laurenetara iritsi ziran Huntingtonen egin zan Challenger Series itzuliko laugarren txapelketean, eta lortutako emaitza onari esker (bosgarren postua), rankingean gora egin dabe. Pauline Ado hendaiarrak ez eban suerte handirik izan olatu aukeraketean, eta lehen txandan kaleratu zeben.

Aurtengo denporaldia hasi danetik CS itzuliko laugarren txapelketea zan Huntingtongoa, baina Erostarberentzat bigarrena izan zan, Australian egin ziran lehen bi txapelketetan ez baitzeban parte hartu. Halan be, emaitza bikaina eskuratu zeban Hegoafrikan; lehen aldiz CS mailako txapelketea batean final laurenetara iristea lortu zeban, eta, hori gitxi balitz, joan dan astegoienean be emaitzea bera eskuratu zeban Kalifornian.

Ariane Ochoa bilbotarra be bikain aritu zan; metro bateko olatuetan ariketak indartsu egin zituen, eta CS mailako txapelketea batean lortu dauen emaitza onena eskuratu zeban Huntingtonen, final laurenetara iristeagaz. Horrela, bi euskal ordezkariak bosgarren tokian geratu ziran, eta ranking orokorrean gora egitea lortu dabe. Pauline Ado hendaiarra, aldiz, lehen txandan kaleratu zeben, eta ranking orokorrean behera egin dau.

Hurrengo bi txapelketeak urrian izango dira: bata Portugalen eta bestea Brasilen. Riveira d’Ilhaseko eskuma olatu bikaina oso ongi ezagutzen dabe euskal ordezkariak, baina olatu egokiak eskaintzen dauzan urautsietan ez da bape erraza emaitza on bat lortea. Brasilgo Saquarema hondartzan, aldiz, edozer gerta daiteke, hondartza bat izanik, baldintzak oso aldakorrak baitira; ezusteko asko izaten dira halakoetan, txarrerako, zein onerako.

Ondorioz, euskal ordezkariak emaitza onak lortzeko aukereak badauzkate, baina esan bezala, maila gorenean lehiatzen ari dira.

Mutilen kategorian euskal ordezkari bakarra Adur Amatriain da, baina zarauztar gaztea ez zan lehiatu Huntingtonen eta ezeta Hegoafrikan egin zan aurreko txapelketean be, Gainera, Australian ez eban emaitza onik eskuratu; ondorioz lehen 50 postuetatik behera aurkitzen da. Soilik 19 urte daukazan zarauztar gazteak bigarren urtea dau CS mailan; hori ja ez da lorpen makala, baina badirudi datorren urterako presteten ari dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular