Iberdrolak Aste Nagusiko su artifizialak bere Bilboko dorretik ikustera konbidau dauz bezeroak. Abuztuaren 19tik 26ra bitartean, su artifizialak eraikineko 29. solairutik ikusi ahal izango dira. Gainera, eraikinak suen soinu bereizgarria erreproduziduteko audio-sistema izango dau.
Plazak mugatuak dira eta ekitaldira sartu ahal izateko gonbidapenak aldez aurretik jaso behar dira bezeroaren arretarako bost guneetako edozeinetan. Honeek dira bulegoak: Blas de Otero, 16, Colon de Larreategi, 15, Urkixo zumarkalea, 33, Areilza doktorea, 18 eta Karmelo, 1. Gonbidapenak esklusiboak dira eta izakinak amaitu arte banatuko dira Iberdrolako bezeroei. Prestautako bulegoetan, sarrerak eskuratzeko baldintzei buruzko informazinoa emongo jake.
SARBIDEA
Iberdrolako 29. solairurako sarbidea gauero egin ahal izango da, Aste Nagusian zehar. Ateak 20: 30ean edegiko dira. 21: 00etatik aurrera -suen hasiera 22: 30ean- 60ko hamarkadatik gaur arteko rock onenaz gozetako aukera izango da Manhattan taldearen eskutik. Ekitaldiak krispetak, izozkia eta Bilboko Ura eskainiko dauz, eta su artifizialen erakustaldiaren amaieragaz batera amaituko da. Ateak 23: 00etan itxiko dira.
Sarrera + bertaratutako guztien NANa edo pasaportea aurkeztu behar da sarrera egiaztetako, 14 urtetik beherakoen kasuan izan ezik. Horreek heldu bategaz batera joan beharko dabe. Su artifizialak bertan behera itxiz gero, 29. solairurako sarbidea manteniduko da, Torre Iberdrolatik Bilboko gaueko ikuspegiez gozau ahal izateko.