Athleticeri azken minutuan bardindu deutso Manchester Unitedek

Bana bardindu eben Dublinen jokatutako lagunartekoan
Nico Williams, Dublineko partiduko golegilea / Athletic Club

Athleticek bana bardindu eban Manchester Uniteden aurka Dublinen. Zurigorrien gola Nico Williamsek lortu eban, Oihan Sanceten pase baten ostean. Deabru gorriek azken jokaldien lortu eben bardinketea.

Hasteko, argitu behar da Manchesterreko taldeak bigarren edo hirugarren unitatearekin jokatu ebala partidua. Athleticek minutu onak eukin ebazan partiduan zehar, baina gida deabru gorriek izan eben.

Lehenengo zatiko 29 minutuan, Athleticen presino altuak Harry Maguire atzelari ingelesaren opari bat behartu eban, Lekuek lapurtu eutson baloia Sancetentzako, gol pase galanta filtratu eban area barruraino eta Nico Williamsek ikaragarri definitu eban Tom Heatonen aurka. Unai Simonen geldiketa on batzuk bakarrik aipatu behar dira 66garren minuturarte, non Aitor Paredesek txartel gorria ikusi eban, akats sendo baten ostean atzetik baloia ateretan.

Lehoiek sendo egon ziran azken minuturarte, non Pellistrik bardinketaren gola lortu eban partiduaren azken jokaldian.

Taldeak hutsune garrantzitsu bat dauka atzealdean, baina gutxienez presino altuagaz eta ausarta izanda aurpegia hobea emon dau aurtengo aurredenporaldian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular