Basauriko Taekwondoko The Masters klubak brontzezko domina bi lortu dauz

Txapelketea Zagreben, Kroazian izan zan
The Master Clubeko dominak Zagreben / Geuria

The Masters klubeko Ivan Mediavillak eta Soraya Martinek brontzezko dominak eskuratu ditue Zagreben jokatutako Europako Unibersidadeen Arteko Txapelketean. “Oso esperientzia aberasgarria izan da Zagreben bizitakoa baina gehiago espero genuen”, azaldu dau Unai Arroita Basauriko The Masters klubeko entrenatzaileak.

Igazko txapelketean lau dominekin itzuli ziran etxera The Masterseko kirolariak. “Maila handiagoa sumau dogu aurton Zagrebera heldu eta taldeen artean egin genduan lehen bileran bertan”, azpimarratu dau Arroitak: “Bertan egin zan lehenengo galderea mundu txapelketarako zenbat puntu eskuratu behar ziran izan zan eta horrek aurtengo txapelketako mailaren ikuspegia emon zigun”. Halan be, emaitza “nahiko onak” eskuratu dauzela autortu dau Basaurikoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular