Bizkaiko ostalaritzan greba eguna dabe gaur

Greba deialdia lan hitzarmena aldarrikatzeko deitu dabe
Langileen alkarretaratzea / ELA sindikatua

Bizkaiko ostalariek huelgea egingo dabe urriaren 4, 11 eta 12an an hitzarmen eske. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dabe huelgara. Azaldu dabenez, bagilean egindako huelga egun arrakastatsuen ostean, Bizkaiko Ostalarien Alkarteak ez dau ezer egin orain arte. Sindikatuek ziurtatu egin dabe patronala ostalaritzako beharginen txirotasunagaz jarraitzeko asmoa daukala. Huelgakaz batera, irailaren 26an konzentrazinoa egingo dabe Bilbon, Ostalarien alkartearen egoitzaren aurrean goizeko 11:00etatik 12:00etara.

Sindikatuek dinoe hitzarmena sinatzeko negoziazinoak blokeauta dagozala eta 2020tik ez dabela soldata igoerarik izan. ELAtik azaldu dabenez ostalaritzako langileek soldata izoztuta dabe 2020tik eta eros ahalmenaren % 12,9 galdu dabe ordutik. “Gainera, ezegonkortasuna asko handitu da pandemiaz geroztik etengabe apliketan diran aldi baterako lan erregulazioen ondorioz eta hori baliatu dabe enpresek malgutasuna handitzeko” salatu dau ELA sindikauak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular